2011-01-31

SAGARDOTEGIAK

Kaixo Orixeko lagunak:
Hemen bidaltzen dizuegu lan gehiago.



SAGARDOTEGIAK
TXOOOTX!!!



  • Sagardotegietan sagardoa egiten da.
  • Gipuzkoan, Hernani eta Astigarraga dira sagardotegi gehien dituzten herriak.
  • Hernanin 12 sagardotegi ditugu.
  • Sagardoa,  kupeletan sartzen dute eta urtarrilan sagardoa dastatzeko garaia hasten da, TXOTX garaia deitzen zaio.
  • Aurtengo denboraldia Astigarragan Karlos Argiñano sukaldari ezagunak ireki zuen eta Hernanin Maialen Lujanbio bertsolariak.


  • Sagardotegietako menua: bakailu tortila, bakailua, txuleta, gazta eta intxaurrak jateko eta  edateko sargardoa kupeletik.
  • Sagardogileak TXOTX edo TXURRUT esaten duenean denak kupelera! sagardoa  edatera!

  • Denboraldiak, apirila bukaera arte iraungo du eta gero kupeletako sagardoa  botiletan sartzen  dute.

GALDERA:
Ba al dakizue lau sagardotegien izenak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario