2011-01-13

PERTSONAIA OSPETSUAK

MAIALEN LUJANBIO
  • Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra da eta 1997an eta 2001ean Bertsolari txapelketan finalista izan zen. 2003ko abenduaren 14an Txapelketan txapela jantzi zuen.
  • Bertsolarien artean oso emakume gutxi daude eta Maialenek irabazi zuenean oso inportantea izan zen.


                 AGUSTIN  KARDABERAZ

  • Euskal idazle gipuzkoarra Hernanin jaio zen 1703an eta gaur egun jaio zen kaleak bere izena du.
  • Oinatiko, Azkoitiako, Bergarako eta Bilboko jesuitetan teologiako irakaslea izan zen.
  • jesuitetan liburu asko irakurtzen zituen, gehienak euskaraz eta errezatzeko ziren.
  • Agustinek liburuak gipuzkeraz idatzi zituen.
                                             
                                             TXIRRITA

  • Txirrita (Jose Manuel Lujanbio) bertsolari gipuzkoarra zen (Hernanin jaio zen 186oan eta Altzan 1936an hil zen).
  • Hernani utzi eta Errenteriako Txirrita baserrira joan zen familia osoa.
  • Bere garaiko bertsolariekin herriz herri ibili zen, umore ona eta irribarrea zabalduz.
  • Parrandazale eta tabernazale ospea izan zuen baina gai serioak eta zorrotzak landu zituen.
  • Eskolatu gabe baina maila handiko bertsolaria izan zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario