2011-01-31

JAIAK

SAN JOANAK
  • Hernaniko festak ekainaren 24ean hasten dira eta San Joan sua egiten da Hernaniko plazan.
  • Festa hauetan, Hernaniko tradizio zahar bat ospatzen da : ´´Azeri dantza´´.
  • Neska-mutilak soka bati helduta, kaleko jendea harrapatzen dute eta maskuriarekin jotzen diete.
  • Sokatiran 15 lagun inguruko taldea (20-25) metroko soka bati helduta dihoazte.
  • Txistulari doinuz lagundurik dantzatzen dute.

Ikastolan, ikasleak antolatzen dugu axeri dantza eta oso ondo pasatzen dugu!


SAGARDOTEGIAK

Kaixo Orixeko lagunak:
Hemen bidaltzen dizuegu lan gehiago.



SAGARDOTEGIAK
TXOOOTX!!!



  • Sagardotegietan sagardoa egiten da.
  • Gipuzkoan, Hernani eta Astigarraga dira sagardotegi gehien dituzten herriak.
  • Hernanin 12 sagardotegi ditugu.
  • Sagardoa,  kupeletan sartzen dute eta urtarrilan sagardoa dastatzeko garaia hasten da, TXOTX garaia deitzen zaio.
  • Aurtengo denboraldia Astigarragan Karlos Argiñano sukaldari ezagunak ireki zuen eta Hernanin Maialen Lujanbio bertsolariak.


  • Sagardotegietako menua: bakailu tortila, bakailua, txuleta, gazta eta intxaurrak jateko eta  edateko sargardoa kupeletik.
  • Sagardogileak TXOTX edo TXURRUT esaten duenean denak kupelera! sagardoa  edatera!

  • Denboraldiak, apirila bukaera arte iraungo du eta gero kupeletako sagardoa  botiletan sartzen  dute.

GALDERA:
Ba al dakizue lau sagardotegien izenak?

2011-01-13

PERTSONAIA OSPETSUAK

MAIALEN LUJANBIO
  • Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra da eta 1997an eta 2001ean Bertsolari txapelketan finalista izan zen. 2003ko abenduaren 14an Txapelketan txapela jantzi zuen.
  • Bertsolarien artean oso emakume gutxi daude eta Maialenek irabazi zuenean oso inportantea izan zen.


                 AGUSTIN  KARDABERAZ

  • Euskal idazle gipuzkoarra Hernanin jaio zen 1703an eta gaur egun jaio zen kaleak bere izena du.
  • Oinatiko, Azkoitiako, Bergarako eta Bilboko jesuitetan teologiako irakaslea izan zen.
  • jesuitetan liburu asko irakurtzen zituen, gehienak euskaraz eta errezatzeko ziren.
  • Agustinek liburuak gipuzkeraz idatzi zituen.
                                             
                                             TXIRRITA

  • Txirrita (Jose Manuel Lujanbio) bertsolari gipuzkoarra zen (Hernanin jaio zen 186oan eta Altzan 1936an hil zen).
  • Hernani utzi eta Errenteriako Txirrita baserrira joan zen familia osoa.
  • Bere garaiko bertsolariekin herriz herri ibili zen, umore ona eta irribarrea zabalduz.
  • Parrandazale eta tabernazale ospea izan zuen baina gai serioak eta zorrotzak landu zituen.
  • Eskolatu gabe baina maila handiko bertsolaria izan zen.

ERAIKUNTZA EZAGUNAK

HERRIRA SARTZEKO ZAPA KALEKO ARKUA

Antzinan,  Hernani harresi batez inguratuta zegoen  eta  herrira sartzeko ateetako bat hau  zen.
Zapa kalean dagoen arku hau XVI.  mendean eraiki zen eta XIX. mendean berritu zuten.








PORTALONDO ETXEA


Erdi aroan eraikitako dorretxea da, defentsarako prestaturik zegoen. 
 Harrizko etxea da eta lehio estuak eta oso txikiak ditu. Etsaiak etortzen zirenean tiro egiten zieten bertatik.
Gaur egun Plaza Berrin dagoen  etxe berritua da, bertan tabako denda bat dago Portalondo izana duena.





 
SAN   AGUSTIN    KOMENTUA     

Bere garaian Hernaniko parrokia izan  zen.
Zinkonean dago.1808. urtean    erre egin  zuten  eta   
1825ean berreraiki zuten, monja agustindarren komentua da gaur egun.
Orain dela urte gutxi Zinkoenea plaza berritu
 zuten eta oso dotore gelditu da.           


Oraingoa
                                                                                          

Aspaldikoa
       

2011-01-11

URTE BERRIKO AGURRA

Kaixo Orixeko lagunak:
URTE BERRI ON.
Zuen gomendioak ikusi ditugu eta gustatu zaizkigu.
Orain berriro lanean jarraitzea tokatzen zaigu eta gure lanak bidaliko dizkizuegu.
Lehenengo galderaren erantzuna ondo eman zenuten.